Aurkezpena eta Muntaketa prozesua - AlexisNabilUnai/Beso-robotikoa GitHub Wiki
Artxibo honetan azalduko dugu gure proiektua:
Don Bosco ikasleak gara, gure izenak, Alexis, Nabil eta Unai dira. GitHub plataforman daukagun artxiboak etab. kurtso bukaerako proiektuarenak dira. Goi-mailako ikasleak gara eta mantenimendu elektronikoa ikasten ari gara. Bukatzeko kurtsoa, irakasleek proposatu ziguten proiektu batean pentsatzea, gure gustukoen bat. Kasu batzuetan, iraskaleak proposatu zuten proiektuak, ikasleak ez genuelako garbi zer egin. Orduan, guri proposatutako beso robotikoaren proiektua hasi genuen. Horretarako, lehendabizi, beso robotikoa muntatzeko zein materiala erabil behar genuen identifikatu genuen, manual batean ikusiz gero, material guztia identifikatu genuen eta eskatu genuen. Eskaera iritsi baino lehen, interneten hasi ginen beso robotikoen informazioa bilatzen eta irakurtzen (nola izango zen muntaketaren prozedura, besoa mugitzeko, erabil beharrezko programak, inprimatu beharreko 3D piezak....). Behin eskaera iritsi zenean, bere funtzionamendua egiaztatu genuen (Driverrak modu honean funtzionaten zuela, motorren funtzionamendua, elikatze iturriak behar zituen tentsioa ematen zuen edo ez....). Ondoren, 3D piezak inprimitzen hasi ziren heinean, muntaketarekin hasi ginen. Zati bakoitza muntatu ondoren, bertan, motorrak probatzen genituen aldi berean, ardatz bakoitza bere funtzionamendua egokia zen edo ez jakiteko. Azkenik, Linux-en komandoen bitartez, gure besoa programatu genuen mugimendu zehatz batzuk egiteko (pieza bat hartu, pieza beste tokira mugitzeko eta uzteko).